Bergarako Futbito Txapelketa

Berriak


Ligako errepasoa
Zabier Euzkitze el 29-01-2014, 22:18 (UTC)
 Liga erdialdera iritsi da eta aldeak nabariak dira jada. Espainiako ligarekin konparaketa egin genezake oraingoan, lehenengo 3 postuetan Bartzelona (Poteo Izarrak), Atletiko Madril (Diego Valor) eta Real Madril (Minimou Taldie) daude. Lehenengo biak berdiduta ditugu biak 31 punturekin eta Minimou Taldie aldiz, 30 punturekin daukagu. Hurrengo postuan, Red Piranhas daukagu, hasieran izan zuten bolada txarrari buelta eman diote 4 postuan daude 15 punturekin.Liga gori-gori dago 4 postutik 9 posturarte 3 puntuko aldea baitago horien artean. Aipatzekoa da, T.C.C., Irama Elgeta, Komando Piperrak eta Beti Jai ez direla oraindik liga gogor honen balditzetara egokitu. Bestetik, goraipatu beharra dukagu Brunet erdi inguruan ibilita ere Poteo Izarrei irabazi dioten talde bakarra dela eta hori goraipatu beharreko gauza da, ez baita egunerokoan gertatzen. Azkenik, Betis, Birgerias alegia, daukagu. Nahiz eta zuloan murgilduta egon, jokalariak baditu bai baina burua ezin altxaturik dabil, adaptazioa guztiz zaila izan dela esan genezake lehenengo urtea baita. Baina ez pentsa inori irabazteko gai ez direnak grina eta ausardia dira talde honen ezaugarriak eta bigarren bueltan partida gehiago irabaziko duelakoan gaude.
Ongi izan, izan huntsa!
 

Poteo Izarrekoak gaizki Neymar gabe
Juanan Legorburu el 29-01-2014, 21:24 (UTC)
 Geroz eta gutxiago falta da futbitoko txapelketa amaitzeko eta jada aurkarien ahuleziak nabarmentzen hasiak dira. Naxarirekin eztabaidan ari nintzela zera etorri zitzaigun burura bioi. Poteo Izarrekoek Ibon Neymarren falta nabari ote dute? Egia esateko, izugarrizko lana egiten du mutil honek, gol eta asistentziekin eta esan genezake txapel bakarrarekin ezin daitekela bi buru estali. Beraz, harek jolasten ez duenean izugarrizko txakaladia sartzen omen zaie Poteo Izarreko jokalariei, Diego Valor, KOmando Piperrak edo Bruneten partidak ditugu horren adibide.
Bestetik, Ibon Neymar gazte brasildarra ez dabil gustura taldearen inplikazioarekin. Bere zama eta presioa izugarriak dira eta ez daki horrela zenbat iraungo duen. Jokalari hau, jaioterriz Labegaraietakoa da(Brasilia) ondorioz, jokaldi guztiak bertatik bertara ezagutzen ditu eta hortik bere habilezia. L'Goienkariaren zurrumurrruek diotenaren arabera, ekipo brasildar berri batekin sinatuko duela diote, bertan Artola Gau Txori brasildarraren konfidantza osoa izango duelako.
 

Aldaketak sailkapenean
Tomas Roncerdo el 19-12-2013, 17:30 (UTC)
 Aste honetan aldaketa nabariak eman dira sailkapenean. Jada lider bakarra daukagu: POTEO IZARRAK. Beraien partidua 5sna berdindu zuten Diego Valorren kontra. Partidu zirraragarria egin zuten bi taldeek 4-0 partziala altxatu baitzuten Poteo Izarrekoek.
Bestetik, asteko partidua T.C.C vs Minimou Taldie izan zen. Minimoukoak indartsu hasi ziren, 6-3ko partziala lortuz baina hainbat gorabeheraren ondoren, Minimouri txakalaldia sartu zitzaion, 8-6 galduz. Partiduko beste anekdota bat T.C.Ckoek partida amaitu bezain laster Navasen pistinara joan ziren garaipena ospatzera.
Azkenik, Birgeriasek bere jokoa nabarmen hobetu duela esan beharra dago eta garaipena eskura izan zuten baina Irama Elgetak altitudea dela eta gogor entrenatzen dute eta fisikoki ondorioz, hobeto aurkitu ziren. Komando Piperrak, berriz ere, burua altxatu gabe dabil eta entrenatzaileak kargua utzi behar izan du. Entranatzaile berria, Barkero xake-jokalaria izango da, mahai-taula gainean duen habilezia eta estrategia partiduetara amoldatzen saiatu beharko da, puntuak atera nahi behar baditu.
 

3 ahuntz eta 7 antxume
Zabier Azkargota el 11-12-2013, 21:24 (UTC)
 Ligak 6.garren martxa sartu du aste bukaera honetan eta diferentziak nabaritzen hasiak dira jada. Lehengo hiru postuetan, Poteo Izarrak, Minimou Taldie eta Diego Valor daude. Hauek, oraindik porrota zer den ez dakite eta bolada hau bukatzeko gogoarekin dabiltza lanean aurkariak. Barça, Madril eta Atletiko direla esan genezake eta hiruren arteko liga dela. 3 ahuntz hauek artaldetik ihes egin dute eta atzetik 7 antxumeak dabiltza erabat galdurik. Parekotasuna izugarrizko da beheko postuetan eta hori goraipatzekoa da futbitoko zaleentzako. Minimou Taldiek gogor egin beharko du lan T.C.C.ri iraztea nahi baldin badio, nahiz eta, Minimoukoek aste honetan kintada edukita ere apostuetan faborito azaltzen diren. Poteo Izarrekoek ere aurkari latza izando dute oraingoan eta hirugarren postuan dagoen Diego Valorren aurkako partida berezia izango da. Diego Valor taldea, "los abuelo"ezizenaz ezagutua, indartsu dabil eta odolik agertu arte partida ez dela amaituko dio Diego Valorreko jarraitzaile batek.

1) T.C.Ck irabaziko ote dio Minimou Taldie indartsuari?
2) Poteo Izarren 50 urteren osteko porrota ikusiko ahal dugu Labegaraietan?
3) Birgeriasen mutilek garaipena lortuko ote dute Irama Elgetaren aurka?

Egin apustuu..
 

Komando Piperrak burua ezin altxaturik azken boladan
Diario do Brasil el 11-12-2013, 21:03 (UTC)
 Baina baina zer ari da Komando Piperraren taldearekin gertatzen? Azken bi partidak galdu ostean burua altxa ezinik dabil talde gipuzkoarra. "Astean zehar ongi entranatzen dugu, baina partida iristen denean dena pikutara botatzen dugu" dio entrenatzaileak.T.C.C eta Minimou Taldiaren ostean galdu ondoren, hurrengo erronka Red Piranhasi irabaztea izango da eta horretarako jokalari denak prest izango ditu entrenatzaileak, izan ere, VAAR TOO LAA, GAZTELU eta IÑURRIETAren bajak taldearen gainbeheeran serikusia izan duela dio. "Taldeak hauen faltan nabaritzen du, hauek daudenean beste txispa batekin ateratzen gara zelaira eta hori markagailuan isladatzen dugu" dio Komando Piperrako entrenatzaile gazteak.
Bestetik, direktiba fitxa mugitzen hasi da eta Brasildar jokalariak ekarriko dituela esan, eta horregatik taldeari izena aldatu behar zaiola dio. Zer iruditzen zaizue Komandao Piperrak izena jarrriko baliotee?
 

Liga bueltan da
Joseina Etxeberria el 12-11-2013, 19:05 (UTC)
 Aste honetako parrandaren ondoren, liga bueltan da jada. Asteko, izarrak ere, bueltan dira. Lan Der Vaart, Van Conti, Jon Song, CR Cruz, Antonio Costa eta Ismael Urzaiz esateko baterako lanean dira jada. Aste gogorra daukate, izan ere, beraien selekzioetatik bueltan dira. Aipagarria da Jontzu Linazizorok Bolibiarekin 5 gol sartu zituela.
Bestetik, albisterik garrantzitsuena Eneko Egañaren (Bergarako Gravesen ezizenaz ezagutua)bueltan dela, 6 hilabete lesiopean egon ondoren Minimou Taldeko entrenatzaileak zera zioen "konfiantzaz ikusten dut Egaña aste honetarako" "Ausardia eta sakrifizioa dira jokalari honen ezaugarri aipagarrienak eta hauek denak talde titularrean jokatzeko aukera ematen diote".
Amaitzeko, Jonathan Vaz eta Ander Gorosabel-en golik ikusiko dugu aste honetan? Komunikabideek Jonathan faltak entrenatzen ari dela diote eta Ander Gorosabel sasoiko dagoela ere dio DV. Egin apustu jaun-andreok.
 

<- Volver  1  2  3 Siguiente -> 
 
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis