| Hasi gara bigarren bueltarekin eta sailkapena gori gori daukagu. Hasiera batean Errefuxa(Atletiko), Poteo Izarrak (MadriL) eta Where Is The Limit (Bartzelona) ziren faborito baina jardunaldiak pasa ahala beste aurkari bat gehitu zaikie ligaren lehia horretan, Birgerias (Valentzia). Poteo Izarreko izarretako batek, Txinbogassonek alegia, Liga parekatua ikusten duela adierazi zion GOI TBri, baina Bartzelonari irabazi ostean lasaiago jokatzen ari zirela. WTLko Lan der Vaartek ostera, zelaitik kanpo beraiek erraz irabazten dutela baiña hurrengo partidan erakutsi beharko dutela beraien gaitasun hori. Beraz, polemika guztiz sortu da kantxatik kanpo. Bestetik, atzerago Ponpi eta Komando lehian ditugu, nahiz eta aurkari gogorrak diren erakutsi duten arren, hainbat partidutako txakalaldia nabari zaie. Azkenik, atzerago Beti Jai, Minavo de Kiev, Diego Valor eta Outsiders dauzkagu, liga pasatu ahala erritmoa hartzen doaz poliki poliki. Aipatu beharre daukagu Diego Valorren azken boladako txakalaldia, beraien atezain Benji-k Arrasateko "Marrulleros" taldeak etete klausula ordaindu eta gero.
3.Jardunaldiari erreparatuz, 4retan Iosu Martinen espektakulua ikusteko aukera izango dugu. 5etan, Ponpi eta Errefuxaren arteko partida interesgarria izango dugu, ea Elorriaga sasoiko etortzen den eta ez azken boladan bezela. 6retan errebantxako gogoa duen WTL eta SVCren arteko partida izango da. Partida hori ikertzen ari dira beraien presidente Astiazaranek apustu ilegalen bate gingo duelakoan. Azkenik, Birgerias eta Poteo Izarraren arteko partida izango da. Kontuz Ion Song-ek adierazi duenez, gogor entrenatzen dabiltzala Bulebar, Ariznoa eta Etxagiko tabernetan azken boladan eta sorpresaren bila joango direla. Outsiders eta Beti Jaiek amaituko duten jardunaldia, Eguren jokalari uruguatarraren abilezia ikusteko aukera izango dugu.
ONDO SEGI!
| | |
|