Bergarako Futbito Txapelketa

Berriak


2.BUELTA
Oier Tano el 22-01-2015, 11:15 (UTC)
 Hasi gara bigarren bueltarekin eta sailkapena gori gori daukagu. Hasiera batean Errefuxa(Atletiko), Poteo Izarrak (MadriL) eta Where Is The Limit (Bartzelona) ziren faborito baina jardunaldiak pasa ahala beste aurkari bat gehitu zaikie ligaren lehia horretan, Birgerias (Valentzia). Poteo Izarreko izarretako batek, Txinbogassonek alegia, Liga parekatua ikusten duela adierazi zion GOI TBri, baina Bartzelonari irabazi ostean lasaiago jokatzen ari zirela. WTLko Lan der Vaartek ostera, zelaitik kanpo beraiek erraz irabazten dutela baiña hurrengo partidan erakutsi beharko dutela beraien gaitasun hori. Beraz, polemika guztiz sortu da kantxatik kanpo. Bestetik, atzerago Ponpi eta Komando lehian ditugu, nahiz eta aurkari gogorrak diren erakutsi duten arren, hainbat partidutako txakalaldia nabari zaie. Azkenik, atzerago Beti Jai, Minavo de Kiev, Diego Valor eta Outsiders dauzkagu, liga pasatu ahala erritmoa hartzen doaz poliki poliki. Aipatu beharre daukagu Diego Valorren azken boladako txakalaldia, beraien atezain Benji-k Arrasateko "Marrulleros" taldeak etete klausula ordaindu eta gero.
3.Jardunaldiari erreparatuz, 4retan Iosu Martinen espektakulua ikusteko aukera izango dugu. 5etan, Ponpi eta Errefuxaren arteko partida interesgarria izango dugu, ea Elorriaga sasoiko etortzen den eta ez azken boladan bezela. 6retan errebantxako gogoa duen WTL eta SVCren arteko partida izango da. Partida hori ikertzen ari dira beraien presidente Astiazaranek apustu ilegalen bate gingo duelakoan. Azkenik, Birgerias eta Poteo Izarraren arteko partida izango da. Kontuz Ion Song-ek adierazi duenez, gogor entrenatzen dabiltzala Bulebar, Ariznoa eta Etxagiko tabernetan azken boladan eta sorpresaren bila joango direla. Outsiders eta Beti Jaiek amaituko duten jardunaldia, Eguren jokalari uruguatarraren abilezia ikusteko aukera izango dugu.
ONDO SEGI!
 

Liga hasierari errepasoa
Zabier Azkargorta el 21-10-2014, 07:24 (UTC)
 Zer moduz zaudete Tzampions zaleok?
Hasi dira bai hasi, lehengo partiduak eta liga gori-gori dago dagoeneko. Alde batetik, Errefuxa, Poteo Izarrak, Diego Valor (Txokolate marka berria) eta Where Is The Limit dauzkagu gorengo postuetan. Bestetik, Birgerias, Beti Jai eta Ponpi atzetik harrapatu nahian dabiltza.
Aipatzekoa da, Komando, SVC eta Outsidersek oraindik garaipen bakarra ez dutela izan eta beraien entrenatzaileak tinka larrian daudela. Van Artolak zera zioen Goienako "Tziringito" saioan: "Dinamika txarrean gaude, 15 minutu on izan ditugu, baiña ez dugu zorterik izan". Poteo Izarrekoak aldiz, zorioneko ditugu, beraien sinbolo den Gallas gaztea kantxetara bueltatu da, pare bat gol eginez. Errefuxan, Aitor Elorriaga eta Vaz atezaina (Bergarako Mono Burgos) ditugu albiste, urte askoren ostean sasoiko aurkitzen baitira bi jokalariok. Bukatzeko, talde berriei egingo diego errepasoa: Ponpik pare bat arribitxi badituela erakutsi digu azken partiduotan, Jorge (brasildarra) eta Herran (argentinarra) bestek beste. SVC eta Outsidersek garaipen beharra daukate, dimisio oihuak entzun ahal izan zitugun Labegaraietan baiña oraindik azkarregi dela pentsatzen dute beraien presidenteek.
Ongi izan Tzanpions zaleok eta hurrengo asterarte!

 

3,2,1...LIGA MARTXAN!
François Gallado el 10-10-2014, 13:32 (UTC)
 Liga bueltan da eta jokalariak irrikitan daude lehenengo partida jokatzeko. Lehenik T.C.C.ren agurra aipatu behar dugu talde boteretsua baiña hurrengo urteari begira beste liga batean jokatuko dute, Gaueko Izarren Ligan hain zuzen ere.
Talde berriak sortu dira, SVC, Ponpi, Outsiders, Minimou bi taldetan banatu da (Errefuxa eta Where Is The Limit). Baiña oraindik ligak beste buelta batzuk ere eman dezake, izan huntsa.
Jokalariei dagokienez, Txinbogasson, Jhon Song, Van Artola, CR Cruz, Mara Lenders bueltan dira. Txinbogassonek oraindik ez du Semi Cupeko porrota onartu eta ez da lehengo partidurako prestaturik egongo, baiña errekuperazioa martxan doa.
Ligako irabazteko faborito Poteo Izarrez gain, beste batzuk ere murgilduko direlakoaren ustea daukagu, Where Is The Limit, Diego Valor eta Errefuxa besteak beste. Beste taldeek sorpresa emango dutelakoaren ustea ere badaukagu, Birgeriasek eman zuen bezala.
Rumores:
- Ibon Neymar quiere dejar Poteo Izarrak y empezar su nueva aventura en el club de su vida Komando
- SVC entrena a puerta cerrada para no dar pistas
- Lander Ufarte dice que estan preparados
- Entraran por la puja de Elorriaga en el mercado invernal?

Y SINO DESMIENTEMELO!!
 

KOPAko azken jardunaldiak
Tomas Rontzero el 07-05-2014, 18:09 (UTC)
 Kopako partiduak bukatzen ari gara eta sailkapena gori gori dago! A multzoan dena hankaz gora dago, Birgerias ezik beste taldeek sailkatzeko aukera dute. Poteo Izarrekoek irabazi beharra daukate lehenengo izatea nahi badute, horretarako Ibon Neymar etxeko lan bezala, matematika egiten ari da, ea nola sailkatu daitezkeen kalkulua egiten. Minimou Taldie baita presiopean dago eta direktibak zapatu gauean ez ateratzeko agindu die jokalariei, kalean ikusiz gero argazkia atera direktibakoak enteratzeko gaupasero ederrak eginak daudela jokalariek. Komandok, irabaziz gero nahiko erraz daukatu sailkapena baina ez daitezen fio.
B multzoan, aldiz, Diego Valor jada sailkaturik dago, baina T.C.C., Irama Elgeta eta Beti Jai oraindik sailkatu daitezke, nahiz eta T.C.C.k karanbola ugari behar dituen. Ikaragarria den arren, T.C.C.k oraindik sailkatzeko aukera dauka eta ligako arduradunak T.C.C. ikertzen ari dira partiduak erosi dituztela esanez. Irama Elgetak igande gogorra dauka baina bere eskuetan dauka dena. Beti Jai, astero moduan jai hartuko ote dute? Ea espabilatzen diren! Esan beharrako daukagu, bi talde sailkatzen direla multzo bakoitzetik eta ondoren beraien arteko neurketa egingo dela, semifinal eta final eran.
 

KOPAko azken jardunaldiak
Tomas Rontzero el 07-05-2014, 18:09 (UTC)
 Kopako partiduak bukatzen ari gara eta sailkapena gori gori dago! A multzoan dena hankaz gora dago, Birgerias ezik beste taldeek sailkatzeko aukera dute. Poteo Izarrekoek irabazi beharra daukate lehenengo izatea nahi badute, horretarako Ibon Neymar etxeko lan bezala, matematika egiten ari da, ea nola sailkatu daitezkeen kalkulua egiten. Minimou Taldie baita presiopean dago eta direktibak zapatu gauean ez ateratzeko agindu die jokalariei, kalean ikusiz gero argazkia atera direktibakoak enteratzeko gaupasero ederrak eginak daudela jokalariek. Komandok, irabaziz gero nahiko erraz daukatu sailkapena baina ez daitezen fio.
B multzoan, aldiz, Diego Valor jada sailkaturik dago, baina T.C.C., Irama Elgeta eta Beti Jai oraindik sailkatu daitezke, nahiz eta T.C.C.k karanbola ugari behar dituen. Ikaragarria den arren, T.C.C.k oraindik sailkatzeko aukera dauka eta ligako arduradunak T.C.C. ikertzen ari dira partiduak erosi dituztela esanez. Irama Elgetak igande gogorra dauka baina bere eskuetan dauka dena. Beti Jai, astero moduan jai hartuko ote dute? Ea espabilatzen diren! Esan beharrako daukagu, bi talde sailkatzen direla multzo bakoitzetik eta ondoren beraien arteko neurketa egingo dela, semifinal eta final eran.
 

Agustin Arantzabal eta Lopez Rekarte bueltan dira
Juanjo El Otero el 19-02-2014, 21:43 (UTC)
 Ligak berri pozgarriak ekarri ditu oraingoan. Esaten denez, Birgerias talde gazteak Agustin Arantzabalekin kontratua sinatu duela eta hurrengo jardunaldirako prest izango dela. Arantzabalek, taldeari esperientzia emango zioen eta horrela partida gogorren aurrean abantaila ugari izango zituzten Birgeriasekoek. Harindondin errepresentantearen arabera, 2 pintxo eta kokakola baten trukeko kontratua egin diotela azpimarratu du, eta horrez gain jaitsiera postuetatik ateraz gero Bilboko gabarra bergarako ibaian zehar ikusiko dela goraipatu du errepresentate gazteak. Bere presentazioa Bergarako Plazan ostiralean bertan 19ertan izan daitelekela aurreratu digute Birgeriaseko direktibak.
Bestetik, KOmando Piperrekoak ere ez dira atzean gelditu Aitor Lopez Rekarterekin solasean dabiltza. Aitorrek 2 urdaiazpiko hanka eskatzen ditu eta KOmando Piperrekoek ezezkoa eman diote baldintza horri. Gainera Mundo Delfutbitoren arabera, estrakomunitarioa izanda, hainbat arazo izango zituzkeen legizlazioa dela eta ez dela. Ondorioz, Rekartek Bergarako erroldan eman beharko zukeen izen eta jokalariak garbi utzi du L'Futbito aldizkariko elkarrizketan, hil eta gero ere ez zukeela mokolo izan nahi. Asteko egun hauek, ezinbestekoak izango dira negoziazioan arrakasta lortu nahi bada.
ARGAZKIA, ARGAZKI ATALEAN EDO TWITERREAN AURKITU DEZAKEZUE!
 

<-Volver

 1  2  3 Siguiente -> 
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis